martes, 8 de febrero de 2011

Karbonatazioa

Karbono dioxidoak kaltzio karbonatoa bezalako mineralekin erreakzionatzean gertatzen den prozesua da. Karbonatazioa disoluzio karstiko izenaz ere ezagutzen da eta berau gertatzeko azido karbonikodun uraren presentzia ezinbestekoa da. Ur azido honek kaltzioa, sodioa, potasioa edo bestelako oxido basikodun arrokengan eragiten du. Kaltzio karbonatoaren kasuan, ur azidoarekin erreakzionatzean bikarbonato bihurtzen da, eta azken hau disolbagarria denez, arrokatik askatu eta urak eramaten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario