Dilatazioen eta uzkurduren ondorioz, ura izoztean arrakaletan eginiko presioaren ondorioz eta beste harri batzuei talka egitearen ondorioz, harriak apurtzen dira.
Meteorizazio fisikoa, eragile fisikoen bitartez arroka jakin batean ematen den degradazio eta desintegrazio prozesua da. Prozesu honetan arroka handi batetik hainbat zati txikiago lortzen dira, baina ez da erreakzio kimiko bat bera ere ematen.
Meteorizazio fisikoan eragiten duten faktoreak:
1.Deskonpresioa:Meteorizazioan parte hartzen duen prozesu garrantzitsuenetariko bat da. Arrokak, lurrazalera azaleratzean, lehenago pairatzen zuten presioa galtzen dute, dilatatzeko joera hartuz. Dilatazio honen ondorioz, harria zartatu egiten da, lauza horizontalak sortuz.
2.Termoklastia:Arrokaren barnealdea eta kanpoaldearen artean sortzen den tenperatura gradientearen eraginez gertatzen den arroken apurketa da. Eragile nagusia eguna eta gauaren arteko tenperatura diferentzia izan ohi da. Egunez, tenperaturak gora egitean arroka dilatatu egiten da, eta gauez aldiz, txikitu. Prozesu hau behin eta berriz gertatuz gero, denboraren poderioz arroka hautsi egiten da.
Meteorizazio mota hau tenperatura aldaketa handiak pairatzen dituzten muturreko klimadun guneetan ohikoa da, basamortuetan esaterako.
3.Gelifrakzioa:Izotz kristalek eragiten duten presioaren eraginez gertatzen den arrokaren hausketa da. Ura izoztean bolumena %9 handitzen zaio. Ur hau arrokaren arrakaletan badago, presio handia egiten dio inguruan duen arroka masari, eta prozesu hau behin eta berriz gertatuz gero, arroka hautsi egiten da.
Prozesu hau klima hezea eta izozte-urtze aldaketak (+0ºC / -0 ºC) ohikoak diren inguruetan gertatzen da, ingurune menditarretan, esate baterako.
4.Haloklastia:Gatzaren eraginez gertatzen den arrokaren apurketa da. Ingurune lehorretan jazo ohi da, prezipitazio oso gutxiko eta lixibaziorik gabeko guneetan. Gatza arroken arrakala eta poroetan sartzen da ura izotz bihurtzean moduko eragina du arrokengan. Berkristalizatzean bolumena handitzen du, inguruko arrokarengan presio handia eraginez, gelifrakzioan gertatu bezala.
Ondorioz, arroka zorrotz eta tamaina txikiagokoak sortzen dira.
5.Pipkrake:Aske dauden arroketan jazotzen den meteorizazio-mota berezia da. Arroka baten azpian dagoen lurrazalean izotz kristalak eratzean, arrokari presioa eragiten diote eta litekeena da hau lurretik pixka bat altxatzea. Izotza desagertzean arrokak lurra jotzen du berriz. Denborarekin arrokaren mugimendua eta haustura gertatzen da.
Meteorizazio fisikoan eragiten duten faktoreak bi talde nagusitan bereiztu daitezke. Alde batetik, arrokaren konposaketa bera dago. Arroka osatzen duten mineralen propietateen eta hauen antolaketaren arabera, arrokak meteorizazioaren aurrean erresistentzia gehiago edo gutxiago ezartzen du. Bestalde, ingurugiro-faktoreak daude, tenperatura, hezetasuna eta abar.
Meteorizazio fisiko motak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario